Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 19 febrero 2011 8:03

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, fronte batek euria ekarriko digu gaur. Goizean zerua estalita egongo da eta euri arina egingo du. Arratsaldean, berriz, mendebaldetik hasita atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da eta goizaldean hego-mendebaldekoa nagusituko da.

Tenperatura minimoek nabarmen egingo dute gora eta maximoak gutxi jaitsiko dira. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 11 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 14 gehienez; Gasteizen 6 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan, hego-mendebaldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria edo itsaskia gainerakoetan. Eguerdian ipar-mendebaldera aldatuko da 3ko indarrarekin eta itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 16:24an izango da, eta itsasbeherak, 10:11n eta 22:37an.