Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 22 febrero 2011 8:03

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro iluna eta bustitik jarraituko dugu. Zerua estalita agertuko da egun guztian, eta euri giroa nagusituko denean. Kantauri isurialdean zaparrada mardulak bota ditzake, batez ere eguerdi partean, eta zenbait puntutan aterrunerik gabe egin dezake. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, haize-bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan.

Tenperaturan, ez dugu aldaketa handirik sumatuko. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 13 gehienez;

Gasteizen 6 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta 3ko tarteekin egunaren erdiko orduetan; itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin, eta egunaren erdiko orduetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebal/Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgora 18:33an izango da, eta itsasbehera, 12:20an.