Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 5 marzo 2011 8:03

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteburua giro egonkorra baina freskoarekin hasiko dugu. Zerua hodei gutxirekin agertuko da egun osoz, baina barnealdean hodei batzuk ager daitezke.

Haizeak ekialdetik joko du eta horren ondorioz, maximoak igo egingo dira, baina ez gehiegi; 14 gradu ingurukoak izango dira kostaldean eta 10 gradutik gertu ibiliko dira barnealdean. Goizaldean izotza botako du barnealde osoan.

Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 12 gehienez; Donostian 2 gutxienez eta 13 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdetik finkatuko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:11n izango da, eta itsasbeherak, 10:06an eta 21:52an.