Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 8 marzo 2011 18:35

BILBO, 8 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean berriro ere hegoaldeko haizea ibiliko da eta egun eguzkitsua izango dugu. Egunsentian eta lehenengo orduetan zerua tarteka hodeitsu agertuko da, baina eguzkia edonon nagusituko da goizean.

Tenperatura ez da aldatuko eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez; eta Gasteizen 3 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da egunaren lehen partean, 3-4ko indarrarekin; lehen bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Arratsaldean ekialdetik finkatuko da eta baretu egingo da, 2ko indarra hartuz; orduan, itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:48an eta 18:06an izango dira, eta itsasbehera, 11:54an.