Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 16 marzo 2011 8:03

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hodeiek zerua estaliko dute eta giroa euritsua izango da; iparraldean barra-barra egingo du euria, etengabe. Egunaren amaieran hegoaldean atertzera egingo du, baina iparraldean euria egiten jarraituko du, ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean; haize-bolada gogorrak espero dira.

Tenperatura jaitsi egingo da eta giro fresko eta ezatsegina edukiko dugu, beraz. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 10 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 13 gehienez; Gasteizen 7 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5 metrokoak.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgora 12:56an izango da, eta itsasbehera, 18:51ean.