Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 16 marzo 2011 17:23

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean iparraldean zeruak oso hodeitsu jarraituko du, baina prezipitazioa askoz txikiagoa izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala hegoaldean ostarteak ere zabalduko dira eta atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da oraindik, eta Ebro bailaran ziertzo gogorra ibiliko da.

Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 11 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 13 gehienez; eta Gasteizen 7 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin eta goizaldean 6ko tarteekin; egunaren amaieran baretu eta 3ko indarra hartuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 1:17an eta 13:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 7:37an eta 19:39an.