Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 19 marzo 2011 8:03

BILBO, 19 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur fronte bat hurbilduko da eta hodeiak ekarriko ditu iparraldera; hegoaldean, berriz, zerua argiago egongo da, hodeiak ez baitira barnealderaino ailegatuko.

Haizea iparraldekoa izango da, baina ahul ibiliko da eta ez du eragin handirik edukiko tenperaturan; eguzkitsu dagoen leku horietan giro atsegina espero da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, beraz. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez; eta Gasteizen 4 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-ekialdera aldatu eta 3-4ko indarra hartuko du. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 15:20an izango da, eta itsasbeherak, 9:08an eta 21:23an.