Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 22 marzo 2011 18:16

BILBO, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ez dugu aldaketa handirik izango. Goizean hodei gutxi agertuko da zeruan baina lurraldearen hegoaldean tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean berriz, hodeitza ugarituko da barnealdean. Hego-ekialdeko haizeak bolada gogorrekin joko du haizeguneetan.

Tenperaturak berdintsu jarraituko du. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 2 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 6 gutxienez eta 16 gehienez; eta Gasteizen 2 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:42an eta 18:07an izango dira, eta itsasbehera, 11:58an.