Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 19:22

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean eguraldiak udako itxura hartuko du. Zeruan hodei gutxi izango dira eta eguzkia izango da jaun eta jabe, beraz; hegoaldeko haizeari esker, udako tenperatura maximoak espero dira, 25 gradu ingurukoak kantauri isurialde osoan. Brisa ez da altxatuko, orduak pasa ahala hego-haize hori indartuz joango delako; gauean haize-bolada gogorrak espero dira kostaldean.

Tenperaturei dagokienez, hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez; Iruñean 9 gutxienez eta 24 gehienez; Donostian 12 gutxienez eta 24 gehienez; eta Gasteizen 9 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak bi metroko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bukaeran 1,5 metrora txikituko dira.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:20an eta 14:42an izango dira, eta itsasbeherak, 8:37an eta 20:27an.