Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 2 abril 2011 16:05

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, astea zaparrada eta tenperatura nabarmen freskoagoarekin amaituko da. Zerua oso hodeitsu agertuko da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, arratsaldean eta gauean batez ere. Orduan noizbehinka mardul samarrak izan daitezke zaparrada hauek. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da.

Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta ez dira inon 16 gradura iritsiko. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 8 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 11 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen 9 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 3:20an eta 15:38an izango dira, eta itsasbeherak, 9:35ean eta 21:20an.