Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 9:03

BILBO, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hego-haizea biziago ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du. Goizeko lehen orduak epelagoak izango dira eta hegoaldeko haize biziaren ondorioz, egunez ere, tenperaturak gora egingo du; kantauri isurialdeko hainbat tokitan 25 graduko muga gainditu dezakete eguneko beroenek. Bero puntua eta zerua urdin agertuko da egun guztian.

Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 30 gehienez; Iruñean 10 gutxienez eta 26 gehienez; Donostian 14 gutxienez eta 30 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan, hego-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin eta egunaren lehen partean 4ko tarteekin, itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko tokietan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:04an izango da, eta itsasbeherak, 10:56an eta 23:10ean.