Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 12 abril 2011 9:03

BILBO, 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, gutxi bada ere, hobetzeko joera hartuko du. Goizean eta kantauri isurialdean nahiko lainotuta egongo da eta zirimiria edo euri txikia egingo du. Egunak aurrera egin ahala atertu eta ostarteak zabalduko dira. Barnealdean zerua garbiago egongo da goizean goizetik. Haizea ipar-ekialdera aldatzen joango da. Tenperatura epelenak 16-19 gradu artekoak izango dira.

Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean 9 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 11 gutxienez eta 15 gehienez; eta Gasteizen 8 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsakia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 10:21ean eta 22:24an izango dira, eta itsasbehera, 16:21ean.