Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 16 abril 2011 16:05

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean eguzkipean igaroko dugu eguna. Arratsaldean, bero-hodei bakan batzuk sortuko diren arren ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Ipar ukituko haizeak hego-ekialdera egingo duenez, tenperatura igoaraziko du, bereziki kostaldean.

Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 21 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 21 gehienez; Gasteizen 5 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatu eta 3-4ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra eragingo du hasieran eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin mendebaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:27an eta 14:54an izango dira, eta itsasbeherak, 8:44an eta 21:08an.