Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 20 abril 2011 9:03

BILBO, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giroa ezegonkortu egingo da. Tarteka hodeigune ilunagoak iritsiko zaizkigu eta ekaitz arriskuarekin jarraituko dugu, bereziki barnealdean eta arratsaldean. Zeru sabaian hodeiak nagusituko badira ere, tarteka ostarte ederrak irekiko dira, batez ere kostaldean.

Hego/hego-ekialdeko haizearekin, tenperatura atseginarekin jarraituko dugu eta eguneko tenperatura altuenak 22-26 gradu artean geldituko dira. Hiribiruetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 22 gehienez; Donostian 17 gutxienez eta 25 gehienez; Gasteizen 11 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko tokietan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:00etan izango da, eta itsasbeherak, 10:54an eta 23:12an.