Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 29 abril 2011 9:03

BILBO, 29 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguzkitsu dator eguna. Ordurik gehienetan zerua txukun ikusiko dugu eta tenperaturak apur bat egingo du gora, eguerdi partean 20-22 gradura igoz. Gero, arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki barnealdean. Ekialdeko haizea ibiliko da.

Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 20 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 20 gehienez; Gasteizen 6 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 13:29an izango da, eta itsasbeherak, 7:23an eta 19:18an.