Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 7 mayo 2011 16:05

BILBO, 7 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean giro eguzkitsua izango da. Aurreko eguneko ezegonkortasuna atzean utzi eta udaberri giro eguzkitsua izango da. Haizeak hego ukitua izango du goizean, baina indarra galduko du eta brisa leuna sartuko da.

Tenperatura igo egingo da apur bat eta altuenak 23 eta 25 gradu artean kokatuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 24 gehienez;

Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez; Gasteizen 9 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, baina goizean baretu eta 2-3ko indarra hartuko du, eta norabide aldakorrekoa geratuko da. Goizaldean lehen bi milietan itsaso kizkurra izango da eta gainerakoan itsaskirria edo itsaskia; eguerditik aurrera itsaso kizkurra edo itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:20an eta 18:35ean izango dira, eta itsasbehera, 12:25ean.