Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 11 mayo 2011 9:02

BILBO, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragapenaren arabera, gaur eguraldiak, lepo beretik burua. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da. Tenperatura atseginekin jarraituko dugu eta arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka, bereziki barnealdean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake.

Barnealdean tenperatura maximoak 25 graduren bueltan geldituko dira eta kostaldean 23 graduren inguruan. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 26 gehienez; Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 9:34an eta 22:00etan izango dira, eta itsasbehera, 15:31n.