Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 17 mayo 2011 19:00

BILBO, 17 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, biharko eguna giro eguzkitsuarekin hasiko dugun arren, orduak igaro ahala ezegonkortasuna areagotuz joango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta zenbait puntutan trumoiak jotzeko arriskua egongo da, bereziki mendebaldean eta Piriniotan.

Kantauri isurialdean tenperaturaren igoera berri bat emango da eta bazter askotan termometroa 22-25 gradu artean errendituko da. Ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik sartuko da kostaldean. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 25 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean zakartu eta ipar-ekialdera egingo du, 3-4ko indarrarekin ibiliz. Itsaso kizkurra eragingo du hasieran, eta gero itsaskirria itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:36an eta 15:56an izango dira, eta itsasbeherak, 9:52an eta 22:11n.