Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 26 mayo 2011 18:59

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean giro freskoarekin jarraituko dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hobekuntza txikia sumatuko dugu, hala ere, ordura arte hodei ugari ikusiko dugu eta euria egingo du toki askotan, batez ere goizaldean eta goizeko lehen orduetan.

Haizea iparraldetik sartuko da eta tenperaturak beste koska bat behera egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 17 gehienez; Donostian 13 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro arteko olatuak altxatuko ditu hasieran; egunak aurrera egin ahala txikitu egingo dira eta azken orduetan 1,5-2 metro artekoak izango dira.

Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 11:50ean izango da, eta itsasbeherak, 5:42an eta 17:47an.