Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 29 mayo 2011 9:03

BILBO, 29 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro eguzkitsua eta tenperaturaren gorakada nagusituko dira. Zerua hodei gutxirekin agertuko da. Arratsaldean ordea, bero-hodeiak garatuko dira barnealdean eta ekaitz-zaparradak bota ditzake. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta kostaldean brisa sartuko da arratsaldean.

Tenperatura maximoek gora egingo dute, kostaldean bereziki, eta 25 graduren inguruan kokatuko dira lurralde osoan. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 28 gehienez; Donostian 12 gutxienez eta 23 gehienez; Gasteizen 9 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 13:16an izango da, eta itsasbeherak, 7:14an eta 19:07an.