Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 11 junio 2011 16:05

BILBO, 11 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean ere tenperaturak gora egingo du. Egunaren lehenengo partean, ahul ibiliko bada ere, haizeak hegoaldetik joko du eta horregatik termometroa 25 gradutik gora izango da. Goi-hodei batzuk salbu, zerua oskarbi egongo da orduan. Arratsaldean, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta bero-hodeiak sortuko dira. Arratsalde-gau partean ekaitz arriskua dago, beraz.

Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez; Iruñean 14 gutxienez eta 27 gehienez; Donostian 14 gutxienez eta 26 gehienez; Gasteizen 12 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan haizea aldakor ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, hego-ekialdekoa nagusi; arratsaldean ipar-mendebaldekoa ibiliko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 12.23an izango da, eta itsasbeherak, 6:11n eta 18:45ean.