Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 19:09

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar goizean goiz hodei hondarrak geratuko dira ipar partean, baina goizean garbitu eta eguzkia bete-betean ikusiko dugu. Arratsaldean ekialdeko haizea nagusituko da.

Tenperatura beroenak pare bat gradu altuagoak izango dira. Kostaldean 26 gradura igoko da eta barnealdean 30 graduren bueltan ikusiko ditugu termometroak. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Iruñean 13 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez, eta Gasteizen 11 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Eguerdi partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta gauean norabide aldakorrekoa. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:56ean eta 12:51n izango dira, eta itsasbeherak 6:28an eta 19:16an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.