Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 16 septiembre 2011 17:30

BILBO, 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, irailaren 17an, egunetik egunera giroa freskatuz joango da. Kantauri isurialdean giro tristea nagusituko da; zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euria egingo du. Hodeiak barnealdera iritsiko badira ere, saretuago agertuko dira. Ebro bailaran eta Nafarroan, trumoi-ekaitzak jo dezake arratsaldean. Goizaldean berriz, nonahi jo dezake oraindik ekaitzak. Ipar-mendebaldeko haizea indartuz joango da egunaren amaieran.

Tenperaturei dagokienez, hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Iruñean 15 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 21 gehienez, eta Gasteizen 14 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta arratsaldean indartu eta ipar-mendebaldetik joko du 3ko indarrarekin, 4ko tarteekin egunaren amaieran. Itsaso kizkurra eragingo du eta ondoren itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 5:50ean eta 18:05ean izango dira, eta itsasbehera 11:54an. Uraren tenperatua 21 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.