Euskaltel Euskadi Igor Antonekin doa Paris-Nicera eta Samuel Sanchezekin Murtziako Itzulira

Igor Anton izango da Euskaltel Euskadiko buru Paris-Nicen
Foto: Getty
Actualizado: jueves, 1 marzo 2012 12:31

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Euskaltel Euskadik talde lehiakorrak eramango ditu martxoaren 4tik 11ra jokatuko den Paris-Nice lasterketara eta mnartxoaren 3an eta 4an izango den Murtziako Itzulira. Horrela, lasterketa frantsesan aurkeztuko duen taldeko burua Igor Anton izango da, eta itzuli espainiarrean Samuel Sanchezek izango dua rdura nagusia.

   Horrela, Paris-Nice lasterketaren 70. edizioan, Igor Antonekin batera, Romain Sicard, Gorka Izagirre, Mikel Astarloza, Pierre Cazaux, Pello Bilbao, Ricardo Garcia eta Adrian Saez de Arregi izango dira. Gorka Gerrikagoitiaren kirol zuzendaritzarenpean, zortzikote laranjak esperientzia eta gaztetasuna nahastuko ditu Frantziako Tourraren jabe den ASOk antolatutako lasterketan.

   "Eguzkiaren Karrera" bezala ezagutzen den lasterketak ibilbide orekatua dauka aurten. Erlojuaren aurkako bi saio eta 25 mendate ditu, horietatik bost lehenengo mailakoak. Etapa erregina bosgarrena izango da, Col de Mende bihurrian amaituko dena.

   Lasterketa hasi eta bukatuko duten egunak erlojuaren aurkako saioak dira; azkena, 9,6 kilometroko igoera Col d'Ezen gora izango da. Jardunaldi menditsuei dagokionez, bosgarren, seigarren eta zazpigarren etapak gogorrak izango dira. Mendiko amaiera eta azkenaurreko eguneko 220 kilometroak erabakigarriak izango dira Ezeko maldekin batera.

   Bestalde, Murtzia Itzuliaren 32. edizioan ere talde indartsua aurkeztuko du Euskaltel Euskadik. Samuel Sanchezekin batera, Mikel Nieve, Amets Txurruka, Ivan Velasco, Miguel Minguez, Jorge Azanza eta Victor Cabedo izango dira irteeran. Kirol zuzendaritza lanetan Josu Larrazabal arituko da.

   Denboraldia hasteko Andaluzia Itzuliko etapa nagusian bederatzigarren eta azken jardunaldian hirugarren amaitu ostean, txapeldun olinpikoak sasoi puntu onarekin doa Murtzia aldera. Laguntza handia eskainiko diote Nievek, Txurrukak, Velascok eta Minguezek, Almeriako Klasikoan parte hartu ostean zonalde horretan kontzentratuta ibili den laukoteak, alegia. Azanzak eta Cabedok multzo sendoa osotzen dute.

   Murtziako Itzuliak bi etapa besterik ez ditu, eta 19 talde ariko dira. Lehenengo jardunaldia oso menditsua da, 198 kilometroko ibilbidearekin Balneario de Archena eta Sierra Espuña artean, bidean ondorengo mendateak gainditu ostean: Pliego-Espuña (3. maila, 28. km), Atalaya (2. maila, 105. km), Aledo (3. maila, 174. km.) eta Collado Bermejo (1. maila, 185. km). Bigarren etapa erlojuaren aurkako 13,2 kilometroko saioa izango da, Murtziako kaleetan barrena.