Euskaltel Euskadi Piamonteko Giroan eta Lonbardiako Giroan izango da, Samuel Sanchez buru duela

Samuel Sanchezek amaiera ona eman nahi izango dio taldearen denboraldi bikainari
MICHAEL STEELE
Actualizado: martes, 11 octubre 2011 16:16

BILBO, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak 2011ko denboraldiko azken bi hitzorduak ditu Piamonteko Giroan, urriaren 13an, eta Lonbardiako Giroan, urriaren 15ean. Samuel Sanchez izango da taldeburu, eta asturiarrarekin batera izango dira Igor Anton, Mikel Nieve, Amets Txurruka, Mikel Astarloza, Mikel Landa, Alan Perez eta Ion Izagirre.

Bukatu berri den Pekingo Itzulian parte hartu zuen talde bera da. Txirrindulariak gogotsu aritu ziren eta Igor Antonen Mendiko Sari Nagusia irabazi zuen.

Samuel Sanchez bigarren izan zen Lonbardiako Giroko 2006ko eta 2009ko edizioetan eta hirugarren 2007koan, eta amaiera ona eman nahi izango dio euskal taldeak egin duen denboraldi bikainari, Tourrean, Giroan eta Vueltan etapa garaipen bana eta Tourreko Mendiko sailkapena irabazi ondoren.

Azken urteetan ere Euskaltel Euskadi Lonbardiako garaipenaren borrokan aritu izan da. Horrela, 2010eko edizioan, Philippe Gilbertek irabazi zuen lasterketan, Samuel Sanchez eta Mikel Nieve seigarren eta zazpigarren izan ziren, hurrenez hurren.