Euskaltzaindiak "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua sarean jarri du

Liburuaren azala
Euskaltzaindia
Actualizado: jueves, 29 diciembre 2011 13:46

BILBO, 29 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/74410.pdf helbidean kontsulta daiteke jada.

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L' enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord" liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzia da.

Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzarekin burutu zuten lana, erakunde horrek bere ikasleen 1995-96, 2002-03 eta 2008-09 ikasturteetako matrikulazio-fitxak Euskaltzaindiaren eskuetan jarri zituen eta. Liburua "Jagon" sailaren 9. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu da. Euskaraz eta frantsesez dago.