Euskaltzaindiak Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu omenduko ditu

Peli Martin omenduetako bat izango da
Foto: EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 27 enero 2015 17:57
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon datorren ostiralean, urtarrilaren 30ean, Akademiaren egoitzan, Bilbon, Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu euskaltzainak omentzeko.

   Akademiak jakinarazi duenez, ekitaldia 12:30ean hasiko da, Andres Urrutia euskaltzainburuaren mintzaldiarekin. Ondoren, Peli Martin Latorre euskaltzain urgazlearen hilberri txostena irakurriko Manu Ruiz Urrestarazu ohorezko euskaltzainak.

   Jarraian, Luis Baraizarra ohorezko euskaltzainak Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzainaren hilberri txostena irakurriko du, eta ekitaldia bukatzeko, Xabier Aranburu euskaltzain urgazlearen hilberri txostena irakurriko Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak.