Euskaltzaindiak sarean jarri du "Etxepare, Aldudeko medikua" liburua

"Etxepare, Aldudeko medikua"
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: lunes, 14 noviembre 2011 17:16

BILBO, 14 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak "Etxepare, Aldudeko medikua" liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/66692.pd... helbidean kontsulta daiteke.

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, "Etxepare, Aldudeko medikua" liburuarekin Kepa Altonaga egileak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria irabazi zuen.

Liburua Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. Altonagaren esanetan, Etxeparek eboluzionismoa euskararen mundura sartu nahi izan zuen.