Euskaltzaindiak sarean jarri du "Jon Mirande, olerkaria" liburua

Actualizado: martes, 22 julio 2014 17:48

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Txomin Peillen euskaltzainaren "Jon Mirande, olerkaria" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke jada, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez.

Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 18. zenbakia da "Jon Mirande, olerkaria". Liburuan, Txomin Peillenek hautatutako 42 olerki bildu dira, frantsesez eta euskaraz aurkeztuak. Olerkiak lau gairen arabera sailkatu dira: Thanatos (heriotza), Eros (sexua), Mythos (mitologia) eta Satyra (satira).

Mirandek olerki gehienak euskaraz idatzi zituen, eta hortaz, liburuan jaso direnak frantsesera itzuliak izan dira. "Erdaldunentzat egin dut liburu hau -dio Peillenek-, baina pasatzean euskaldunek ere balia dezaten, bi hizkuntzetan da". "Jon Mirande, poète parisien" da liburuaren frantsesezko izenburua.