Euskaltzaindiak Sarkisian, Mendizabal, Gereño eta Arana Martija omenduko ditu

2011n hildako euskaltzainak omenduko dituzte ostiralean
Foto: Euskaltzaindia
Actualizado: miércoles, 25 enero 2012 18:00

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du datorren ostiralean, urtarrilaren 27an, Bilbon, Akademiaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan, 2011. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko, hots, Vahan Sarkisian, Fernando Mendizabal, Xabier Gereño eta Jose Antonio Arana Martija.

   Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena, Xabier Kintanak irakurriko du, eta Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlearena, Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak.

   Halaber, Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzainren omenezko hilberri txosten bana irakurriko dute Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek, eta azkenik, Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emerituaren omenez, Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana bere arrebak txosten bana irakurriko dute.