Euskaltzaindiak bere webgunea moldatu du, sakelako telefonoan eskura izateko

Actualizado: miércoles, 26 febrero 2014 13:59
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiaren webgunearen (www.euskaltzaindia.net) atal erabilienak sakelako telefonoan eskura izateko, webgunea moldatu du Akademiak, eta hemendik aurrera, bertsio arruntean ez ezik, Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Onomastikaren Datutegia  eskuko telefonoentzako egokitutako moldean ere kontsultatu ahal izango dira.

   Horrez gain, Euskaltzaindiko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, eskuko telefonotik webgune osoa ikusteko ere aukera ematen da bertsio berrian.

   Aurkezpena datorren ostiralean, otsailaren 28an, egingo du Euskaltzaindiak, 11:30ean, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andoni Sagarna Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordeko arduradunak eta Alazne Gorrotxategi informatikariak parte hartuko dute.