Euskaltzaindiaren 2013ko Oroitidazkia bere webgunean dago irakurgai

2013Ko Oroitidazkia, Sarean
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 14:30

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiaren 2013ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakur daiteke dagoeneko. Lan hori Euskaltzaindiak 2013an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da, eta PDF formatuan eskaintzen da.

Ohi bezala, 2013ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Euskaltzaindiaren Balantzea eta Galdu-irabazien kontua.

Euskaltzaindiaren argitalpen digital hau webguneko "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.