Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldia ostiralean, Bizkaiko Aldundian

Andres Urrutia, mendeurrena aurkezten
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 18 julio 2018 12:12

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldi nagusia osrtiralean egingo da, uztailaren 20an, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusian, Bilbon. Ekitaldia eguerdiko 12.30ean hasiko da, Akademiak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Euskaltzaindia sortzeko proposamena 1918ko urtarrilaren 25ean onartu zuen Bizkaiko Aldundiak, hots, duela 100 urte, eta, hain zuzen ere, data horren gomutan egingo da ostiraleko ekitaldia.

Guztira, 21 erakundek osatuko dute Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Ohorezko Patronatua, eta, besteak beste, Hego eta Ipar Euskal Herriko erakunde nagusietako ordezkariak azalduko dira ekitaldira.

Aurretik, Euskaltzaindiak osoko bilkura egingo du Bizkaiko Aldundian bertan, eta Galiziako Errege Akademiako, Ikerketa Katalanen Institutuko eta Espainiako Errege Akademiako ordezkariak gonbidatuko ditu bertara.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, mendeurreneko jardun instituzionalen artean, bi ekitaldi nagusi finkatu dira: batetik, ostiralean Bizkaiko Aldundian egingo dena, eta, bestetik, mendeurrenari amaiera emanez, 2019ko urrian Gipuzkoako Foru Aldundian egingo dena.