Euskaltzaindiaren webguneak 54.748 bisita izan zituen ekainean

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 12:36

BILBO, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.net) 54.748 bisita izan zituen joan den ekainean, eta webguneko orriak 224.935 aldiz bistaratu ziren hil berean, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez.

Halaber, webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren, 94.686 eta 44.768 bistaratzerekin, hurrenez hurren.

Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 11.172 izan ziren ekainean, eta gainontzeko atalei dagokienez, Euskaltzaindiaren Arauek 3.884 bistaratze jaso zituzten, Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) 22.128, Jagonet zerbitzuak 3.239, Argitalpenen Katalogoak 2.007, Plazaberri blogak (atariaz gainekoak) 2.959 eta beste guztiek 40.092.