Euskaltzaindiaren webguneak 66.423 bisita izan zituen abenduan

Actualizado: lunes, 13 enero 2014 13:59
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.net) 66.423 bisita izan zituen joan den abenduan, eta webguneko orriek 404.375 bistaratze izan zituzten hil berean.

   Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren, 115.217 eta 59.628 bistaratzerekin, hurrenez hurren. Halaber, zuzeneko sarbideak webguneko atarira 17.755 izan ziren.

   Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, Akademiaren Arauek 4.829 bistaratze jaso zituzten abenduan, Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) 40.207, Jagonet zerbitzuak 3.678, Argitalpenen Katalogoak 3.909, Plazaberri blogak (atariaz gainekoak) 3.918 eta beste atal guztiek 155.234.