Euskaltzaindiko zuzendaritzak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dute lan batzuk egiteko

Actualizado: martes, 4 marzo 2014 17:15
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiaren zuzendaritzak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dute lan batzuk egiteko, eta horrela, besteak beste, batzordeak "Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak" lanaren eguneratzea eta moldaketa egingo du, Gipuzkoako Aldundian eginiko Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, bertara bildutako eta ordezkaturiko euskaltzain oso guztien adostasunez hala erabakita.

   Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko 15 kideek dimisioa eman zuten joan den urtean, abenduaren hasieran. Abenduaren 20an, osoko bilkura izan zen Baionan, eta han, Zuzendaritzak aho batez erabaki zuen gogoeta aldia hastea.

   Gogoeta aldi horren barruan, bilera egin dute otsailaren 4an Zuzendaritzaren ordezkariek eta Gramatika batzordearen ordezkariek, eta bertan adostu dira zenbait puntu.

   Horrela, Gramatika batzordeak "Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak" lanaren eguneratzea eta moldaketa egingo ditu alde batetik, eta laburpena eta moldaketa bestetik, Euskaltzaindiko beste batzordeek duten autonomia eta koordinazio berarekin. Bi kasuetan Gramatika batzordeak zehaztuko ditu edukiak eta osoko bilkuran aurkeztuko. Osoko bilkurak erabakiko du gero, lan hori Euskaltzaindiaren izenean argitaratu nahi badu, nola kudeatu materialen eztabaida.

   Halaber, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste liburu bat egitea bultzatuko du, batzorde ahaldundu suntsikor baten bidez. Liburu horrek (izenburua "Euskara Batuaren Eskuliburua" izan dezakeena), hasierako fase batean, Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) era didaktiko eta dibulgatiboan jasoko lituzke.

   Azkenik, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak osoko bilkurari proposatu dio puntuok garatuak izan daitezela hurrengo osoko bilkuretan, horretarako behar diren agiriak ekarriz eta osoko bilkuraren erabakimenean jarriz.