Euskara eta euskal kulturaz aritzeko aukera izango da Oxfordeko Unibertsitatean

Actualizado: viernes, 13 enero 2012 14:49
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Oxfordeko Unibertsitateak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du ekainaren 20, 21 eta 22rako, eta foro horretan lehenengo aldiz parte hartuko du euskarak, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera.

   Paneletako mintzaldietarako euskarari eta euskal kulturari buruzko proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea irekita dago, otsailaren 3ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez.

   Topaketa honek bizirik dauden egungo kultura ezberdinen aldaketak eta eboluzioa ezagutaraztea eta eztabaidatzea du xede, eta interesdunek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidali behar dituzte fisoxford@gmail.com helbide elektronikora aipatutako data igaro baino lehen.