Euskararen aldeko barne egitasmo eta jarduera "eredugarriak" aitortu ditu Osakidetzak

Actualizado: viernes, 4 diciembre 2015 14:13

GASTEIZ, 4 (EUROPA PRESS)

   Osakidetzak bere baitan egindako hainbat egitasmo eta jarduera "eredugarri" nabarmendu ditu, hizkuntzaren normalizazioan edo erabilera sustatzearen alde izan duten eragina aitortzeko ekitaldi batean, Euskararen Nazioarteko Egunaren ildotik.

   Gasteizen ostiral honetan egindako ekitaldian, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak oroigarriak banatu ditu aitortuak izan diren zazpi egitasmoen arduradunen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.

   Horietatik hiru kasu aurkeztu dira saioan, eredu gisa: alde batetik, Josune Tutor Arabako Eskualdeko familia mekikuak egiten dituen Mintza Taldea eta Egun on Araba izeneko ekimenak; bestetik, Debabarrenako ESIren jarduna, berton euskarazko proiektuak bultzatzeko ahalegin sendoa aintzat hartuz; eta hirugarrenik, Donostialdea ESIko Ordezkarien Euskara Batzordea, urteetan zehar ekimen ugari jarri baititu abian euskararen mesederako.