Euskararen eta katalanaren etorkizunaz ariko dira bihar Jaurlaritzako eta Generalitateko ordezkariak Bartzelonan

Actualizado: martes, 22 marzo 2011 19:07

BILBO, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak tokian tokiko hizkuntza-politikarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte bihar Bartzelonako Euskal Etxean egingo duten mahai-inguruan.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, zenbait galderari erantzuten saiatuko dira bertaratutakoak, hala nola zein litzatekeen euskararen edota katalanaren egoera ideala eta zein den erreala; euskarak eta katalanak zenbat hiztunen dituzten edo nola egin daitekeen hizkuntza-politika eraginkorra.

Mahai-inguruan parte hartuko dute Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Yvonne Griley Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak eta Estebe Petrizan Euskara Kultur Elkargoko presidenteordeak.