Euskarazko ibilbide toponimikoa egingo da bizikletaz bihar Getxon (Bizkaia)

Actualizado: viernes, 13 mayo 2011 12:06

BILBO, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak aurten antolatzen duten urteko euskarazko bigarren ibilbide toponimikoa egingo da bihar. Ibilaldia 9:00etan irtengo da Andra Mari elizatik, eta kostaldetik eta baserrien aldetik joango da, bizikletaz.

Hiru ordu inguruko ibilbidea izango da eta bertan, udalerriko flora, fauna, baserrien arkitektura, geologia, historia, paisaia eta aspaldiko lanbideei buruzko azalpenak eskainiko dituzte gidariek, bai eta horien isla bertoko izenetan ere.

Getxoko (Bizkaia) Udaletik jakinarazi dutenez, informazioa eta izen-emateak 688 635 350 telefono zenbakian eta getxo.toponimia@gmail.com helbide elektronikoan egin daitezke.