Euskarazko IKTei buruzko mintegia egingo da asteazken honetan Bilbon

Actualizado: martes, 16 diciembre 2014 12:28
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak "Euskarazko IKTak" izenburuko mintegia antolatu du asteazken honetarako, abenduaren 17rako, goiz eta arratsaldeko saioetan, Bilboko Bizkaia Aretoan.

   Mintegiaren barnean, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak prentsaurrekoa eskainiko du, 11:30ean, gaur egun euskaraz erabilgarri dauden erreminta teknologikoen berri eman eta Eusko Jaurlaritzak euskarazko IKTak sustatzeko egiten duen apustua azaltzeko.

   Antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, mintegia Patxi Baztarrikaren beraren sarrera hitzaldiarekin hasiko da, "Txikiaren handitasuna, edo euskara IKTetan" izenburupean, goizeko 09:00etan.

   Parte hartzaileen artean, Montserrat Pardo (Microsoft Ibérica), Iñaki Larrañaga (Zundan), Miren Martínez (Grupo i68), Joxe Mari Larrañaga (Fagor Automation), Josu Aztiria (Elhuyar Fundazioa), Imanol Urbieta (UZEI), Iñaki Kareaga (Euskaltzaindia), Pello Salaburu (EHU) eta Juan Mari Okina (EuskalApps) daude, besteak beste.

   Mintegiaren amaieran, etorkizuneko erronkak eta ondorioak aztertzeko mahai inguru bat izango da, Iban Arantzabal moderatzaile dela, Maite Goñi (Mondragon Unibertsitea), Xabier Arrieta (Izenpe), Koldo Unanue (Euskaltel) eta Araceli Díaz de Lezanaren (Hizkuntza Politikako Sailburuordetza) parte hartzearekin. Azkenik, Jorge Gimenez Bech Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak hitzaldia eskainiko du.