Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatuko dira ostegunean Bilbon

Koldo Mitxelenaren izena daramate Euskarazko Tesien Sariek
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 15 enero 2013 13:22

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak datorren ostegunean, urtarrilaren 17an. Sari-emate ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Bilbon, Bizkaia Aretoan, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak EHUk eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira eta hauxe da bigarren edizioa. Sariak bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa Teknikoak; Osasun Zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak.

Koldo Mitxelena Sarien edizio honetara EHUn, 2010eko uztailaren 16tik 2012ko ekainaren 15era bitartean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izan dira.

Ostegunean egingo den ekitaldian, Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatuko dira eta sariok jaso dituzten egileak bertan izango dira. Egileez gain, hauek izango dira sari-emate ekitaldian: Andres Urrutia euskaltzainburua, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Xabier Etxaniz EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria.