Euskarazko toki izenak zuzen ager daitezen lankidetza eskaini die Euskaltzaindiak Itzuliko arduradunei

Itzuliko errepideko seinaleetako bat
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: lunes, 21 mayo 2018 13:08

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak elkarlanean aritzeko aukera eskaini die Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko arduradunei, euskarazko tokio izenak zuzen ager daitezen lasterketaren eduki ezberdinetan, Akademiak jakinarazi duenez.

Euskal Herriko Itzulia apirilaren 2tik 7ra jokatu zen, aurten Basque Country Itzulia 2018 izenarekin. Euskaltzaindiak ibilbide liburua arakatu du Itzuliaren webgunean, eta, liburuaren azaleko azterketatik ondoriozta du etapetako toki izenak, salbuespenak salbuespen, zuzen idatzita daudela.

Hala ere, deitoratu du ez dela berdina gertatu errepideetan jarritako seinale eta oharrekin. Gauzak horrela, eta 2019an halakoak gerta ez daitezen, Euskaltzaindiak lankidetzan aritzeko aukera eskaini die Itzuliko antolatzaileei, euskarari dagokionean erakunde aholku emaile ofiziala denez.