Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren 2017ko ediziora hautagaitzak aurkezteko epea zabalik da

Actualizado: jueves, 16 febrero 2017 14:13

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariaren 2017. urteko ediziora hautagaitzak aurkezteko epea zabalik da. Deialdia Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak batera egiten dute, eta aurtengoa 23. aldia da.

Horrela, Euskal Herriko kultur garapenaren alde, humanitateak, kultura, arteak eta gizarte zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsu bikainen hautagaitza aurkeztera animatu dute bi erakundeek.

Sariaren antolatzaileek jakinarazi dute 20.000 euroko sari bakarra emango dela. Saria pertsona bakar bati emango zaio, eta epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero. Saritutako pertsona emate ekitaldira etortzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko. Bere ekarpen nagusiak bilduko duen 25-30 orri bitarteko artikulu bat idatzi beharko du RIEVen (Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria) argitaratzeari begira.

Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Epaimahaiaren erabakia ekainean ezagutaraziko da eta saria emateko ekitaldia datorren udazkenean gauzatuko da.