Eusko Ikaskuntzak estatutuak berritzeko ezohiko biltzar nagusia egingo du datorren ostiralean

Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 14:35
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Eusko Ikaskuntzak ezohiko biltzar nagusia egingo du datorren ostiralean, abenduaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian, eta, erakundeko arduradunek azpimarratu dutenez, helburu "garrantzitsua" izango du: estatutuak berritzea.

   Eusko Ikaskuntzaren arau markoa, 2013ko Biltzar Nagusian bozkatu zen eredu berrira eta oinarrizko egiturara egokitu nahi da, aurten bazkide batzorde batek egindako estatutuen proiektuarekin. Ikuspegi funtzionaletik, mekanismo arin eta eguneratuagoak ezarri dira, gobernu organoak sinplifikatuz eta erakundeari egitura demokratiko eta gardenagoa emanez.

   Batzorde eragileak izendatutako batzorde batek bazkideek eta erakunde sortzaileek bidalitako zuzenketak aztertu zituen, guztiak zati bateko zuzenketak. Batzordearen ustez testua hobetzen duten alderdi formal zein edukiaren alorreko zuzenketak gehitu ondoren, bukatutzat eman ziren ezohiko biltzar nagusiko deialdia baino lehenago egin beharreko lanak. Horrela, ostiralean izango da, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenen.

   Behin betiko testua erakundearen webguneeko barruti pribatuan (www.eusko-ikaskuntza.org) eta bulegoetan egongo da ostiral honetatik aurrera.