Eusko Jaurlaritzak 105.000 euro erabiliko ditu euskal liburuak itzultzeko

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 15:54

GASTEIZ, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu egin du euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako laguntzak arautzen dituen eta horretarako deialdia egiten duen agindua. Horrela, 2011. urtean, 105.000 euro erabiliko dira deialdi honetarako. Aginduaren helburua da 2011n burutzen edo hasten diren itzulpen-jardueretarako laguntzak emateko baldintzak arautzea, eta deialdia egitea.

Modu honetan, euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lan argitaratuak eta EAEn jaio edo bizi diren egileen gaztelaniaz idatzitako literatur lan originalak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko 75.000 euro erabiliko dira.

Gainera, nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenak 15.000 euroko zuzkidura izango du, eta literatura-itzulpenaren eremuan prestakuntza-jarduerak antolatzeko 15.000 euro erabiliko dira.

Agindu honen bitartez, euskal literaturaren itzulpenak eta sustapenak nazioartean duen gero eta garrantzi handiagoa bultzatu nahi da. Iaz 36 lan osok jaso zuten programa honen diru-laguntza.