Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu irakasleen prestakuntzara

Actualizado: martes, 7 julio 2015 18:23

GASTEIZ, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu edo araudi harremanak dituzten federazio eta elkarteentzako diru laguntzak deitzen dituen agindua onartu du, proiektu hirueledunak eta eleanitzak garatzeko eta proiektu horien ondoriozko atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako 2015-2016ko ikasturtean. Guztira, 1.332.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak xede horretara.

Nortasun juridikoa eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu edo araudi harremanak dituzten federazio edo elkarteek izango dute diru laguntza horiek jasotzeko aukera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe eta estatu mailako ikastetxeek osatu ahal izango dituzte federazio edo elkarte horiek, baina estatu mailako ikastetxeek osatutakoek EAEn izan beharko dute egoitza, hizkuntz proiektua EAEko ikastetxeetan gauzatu beharko dute, hiru ikastetxe, gutxienez, EAEn izan beharko dituzte kokatuta eta itunpeko gelen guztizkoa 50ekoa edo 50etik gorakoa izango da.