Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi bideratu ditu kalitatearen programetan ekoizleen sustapena eta parte-hartzea bultzatzeko

Actualizado: martes, 8 febrero 2011 15:14

GASTEIZ, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Elikagaien kalitatearen "Bikain" programan sustapena eta parte-hartzea bultzatzeko diru-laguntzen deialdia onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, eta ekoizleei ematen zaizkien diru-laguntza horietan 1.562.500 euro erabiliko dira 2011an.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du laguntza horien deialdia egiteko Agindua. Laguntza horiek, kalitatearen programetan ekoizleak sartzeko eta kalitatezko produktuak sustatu eta merkatuetan sartzeko aukerak areagotzeko dira.

2011ko deialdian 1.562.500 euro kopurua onartu da -562.500 euro LGENF erkidegoko funtsen kontura finantzatuko dira, eta 1.000.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aurrekontu orokorren kontura-, merkatuan hazteko aukera handiena duten kalitate-programei laguntzeko, programa horietan ekoizle berriak sartzea errazteko eta programa horietan parte hartzeak ustiapenei ekartzen dizkien gain-kostuak murrizteko.

Horrela, diruz lagunduko zaie ekoizleei kalitatea kontrolatu eta ziurtatzeko sistemak diseinatu eta ezartzen, ohiko ikuskapenak egiten, laginak bildu eta aztertzen, koordinazio eta zuzendaritza teknikoan, administrazio-lanetan edo ezarri beharreko ekintza zuzentzaileak ikertzen.