Eusko Jaurlaritzak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin du

Actualizado: martes, 15 abril 2014 16:59
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako dei egiten duen agindua onartu du gaur, apirilak 15, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez.

   Aurten, Euskadi Literatura Sariak zazpi modalitatetan banatuko dira: Euskarazko literatura; Gaztelaniazko literatura; Euskarazko haur eta gazte literatura; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazioa; Euskarazko saiakera; eta Gaztelaniazko saiakera.

   Euskadi Literatura Sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko, eta kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Jose Ibarrola Bellidok sariontzat berariaz eginiko "Liburu Nabigatzaile" izeneko eskulturaren ale zenbatua ere jasoko dute.

   Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

   Euskadi Literatura Sariak eskuratzeko aukera argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2013an argitaratuak izan beharko dute. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.