Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro zuzenduko ditu EAEren eta Akitaniaren arteko lankidetza-proiektuak bultzatzeko

Actualizado: martes, 12 abril 2011 15:18

GASTEIZ, 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro zuzenduko ditu aurten Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Akitaniaren artean mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak bultzatzeko. Laguntzak Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren ebazpen bidez deitu dira, eta ebazpena gaur onartu da Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren bileran.

Hain zuzen ere, laguntzak Akitania eta EAEren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura emango dira eta elkarlan-proiektuetarako izango dira. Elkarlan-proiektu horiek enplegua eta ekintzak sortzeko helburua izango dute eta bi eskualdeetako ekonomia- eta gizarte-eragileek burutu beharko dituzte.

Lankidetza-proiektuak goi mailako irakaskuntza eta teknologia zentroen esparruan, ekonomia-ekintzaren eta teknologia-berrikuntzaren esparruan eta prestakuntzaren eta kulturaren esparruan garatu beharko dira.

Diru-laguntza hauetan interesa dutenek hilabeteko epea izango dute, EHAAn argitaratzen direnetik, eskabideak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkezteko.